Datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez, pertsona fisikoen babesa arautzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudiak xedatutakoarekin bat, honako alderdi hauei buruzko informazioa emango dizugu:
HETEL elkartea da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Elkartearen helbidea: Alluitz 3, 48200 DURANGO BIZKAIA; IFK: G48409205.
Zure datu pertsonalak honako helburu hauetarako trata daitezke:
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria pertsona interesdunak emandako baimena da.
Beka eskatzen dutenen datu pertsonalak gorde egingo dira datuok biltzeak dituen helburuetarako beharrezko diren bitartean, eta helburu horietatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen balizko erantzukizunak argitzeko beharrezko diren bitartean.
Lanbide Heziketako Ikastetxeen hezkuntzako eskaintzaren berri jaso nahi dutenen datu pertsonalak gorde egingo dira datuok biltzeak dituen helburuetarako beharrezko diren bitartean.
Legezko eginbeharrak betetzeko, tratatu diren datuak aplikagarria den legerian finkatutako epean gordeko dira.
Interesdunari harpidetu dituen komunikazio elektronikoak bidaltzeko tratatu diren datuak gorde egingo dira, interesdunak berak newsletterrean baja eman arte eta/edo ezerezteko eskubideak erabili arte.
Eman dizkiguzun datu pertsonal jakin batzuk aipatutako helburuetarako laga ahal izango zaie hauei.
Behar denean, HETEL sareko ikastetxe batzuei https://hetel.eus/eu/ikastetxeak/ web orrian azaltzen direnei); finantza erakundeei, bekaren ordainketa kudeatzeko; bekadunaren asegurua kontratatu den aseguru etxeari; enplegatzaileei, laneko bitartekaritza kudeatu eta sustatzeko; eta enpleguko zerbitzu autonomikoei. Gainera, Legeak baimendurako bestelako datu lagapen batzuk ere egin daitezke.
Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta mugatzeko eskubideak, eta datuen babeserako araudian jasotako gainerako eskubide guztiak erabiltzeko, eskutitz bat idatzi behar duzu goian agertzen den posta helbidera, edota mezu elektroniko bat hetel@hetel.org helbide elektronikora. Zuzenbidean baliozkoa den froga batekin batera bidali beharko da mezua, nortasun agiriaren fotokopiarekin, adibidez, eta gaian «DATUEN BABESA» adierazita.
Horretarako idatziak honako esteka hauen bidez deskarga daitezke:
Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean zure datu pertsonalen erabilerari buruz erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizugu.
Eman zaigun informazio pertsonala modu konfidentzialean tratatuko da eta segurtasun eginbeharrak beteko dira baimendu gabeko hirugarrenak datuetara sartzea ekiditeko, datuok aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea saihesteko.