LEGE OHARRA

Legezko ohar honen bidez, HETEL elkarteak Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutako eskakizunak betetzen ditu, eta xede horrekin, identifikatzeko datu hauek ematen ditu.

  • Sozietatearen izena: HETEL elkartea
  • Helbidea: Alluitz 3, 48200 DURANGO, BIZKAIA
  • IFK: G48409205

Datu pertsonalen babesa

Interneteko orri honen bidez jasotako datu pertsonalak horiek babesteko indarrean den araudiaren arabera tratatuko dira (Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Araudi Orokorra).

Ildo horretan, jakinarazten dizugu orri honen bidez emango dizkiguzun datuak erakunde honen ardurapeko tratamendu automatizatuko erregistroan sartuko direla, zure informazio eskaera kudeatzeko eta gure jardueraren berri emateko.

Gure pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu dagokion estekan.

Segurtasuneko neurriak

HETEL elkarteak jakinarazten dizu beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak ezarrita dituela tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, datu horiek aldatu, galdu eta baimenik gabe erabili eta/edo eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak.

Hori guztia bat dator datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiarekin (Datu Pertsonalak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Araudi Orokorrarekin).

Jabetza intelektuala

HETEL elkartea da web orria osatzen duten elementuen titularra: iturburu kodearen, nabigazio egituraren, datu basearen, edukiaren eta diseinu grafikoaren (menu, nabigazio botoi, testu, irudi, testura, grafiko eta abarren) titularra; edo, bestela, osagai horiek erabiltzeko baimena du.

Edukiak

HETEL elkarteak eskubidea izango du webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, aldez aurretik ohartarazi gabe. Aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak, baita horiek aurkezteko modua eta kokalekua ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du HETELek eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko; eduki eta zerbitzu horiek legez kontrako edo fede onaren eta legezko ordenamenduaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; HETELen, horren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko; sarean ez sartu edo zabaltzeko birus informatikorik edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisikorik edo logikorik.

Webgunearen edukia eta estekak

HETELen ez gara izango gure webguneko edukien erabilera okerraren erantzule; edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsona izango da erantzule bakarra.

Era berean, webgune honetatik abiatuta esteken edo bilatzaileen bidez eskuratutako hirugarrenen web orrietako edukien erantzule ez gara.

Web orria eguneratzea eta aldatzea

HETELek eskubidea izango du bere webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo kentzeko, aldez aurretik ohartarazi gabe, eta ez du horregatik inolako erantzukizunik hartuko bere gain.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

Interneteko konexioak iraun bitartean ekipamendu informatikoek izan ditzaketen arazo tekniko edo matxuren ondoriozko erantzukizunik ez du izango HETEL elkarteak; era berean, hirugarrenek HETELen kontroletik kanpo egindako legez kontrako esku hartzeen ondoriozko kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du izango. Halaber, ez dugu erantzukizunik izango emandako informazioan egon daitezkeen akatsen, hutsegiteen edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen edo galeren aurrean, informazio hori gureak ez diren iturrietatik badator.